Imagen

Txiki-ritmo (euskaraz)

Txikirritmo_web.logo

“TXIKI-RITMO” proiektuaren bitartez, haurrak musikara hurbildu nahi ditugu jolasaren
eta mugimenduaren bidez. Horretarako, musikarekin lotuta dauden esperientziak
erabiliko ditugu, elkarrekiko errespetua sustatuz.

Haurrei soinu-esperientzia musikalak eskaintzea onuragarria da. Horrekin, haurrek
sentikortasun, sorkuntza, adierazkortasun eta komunikazio mailan duten
aberastasunari jarraipena ematen baitzaio.

1. Landu nahi ditugun HELBURUEN artean, honakoak daude:

a) Gorputza, adierazpenerako baliabide bezala erabiltzea, mugimendu
librearen zein antolatuaren bitartez (dantza eta koreografia errazak).

b) Koordinazioaren eta erritmo musikalerako zentzumenaren garapena
sustatzea.

c) Musikaren elementu ezberdinak mugimenduaren bitartez lantzea.

d) Giro egoki bat sortzea haurrek ahotsaren, gorputzaren zein musika tresnen
bitartez, modu libre batean adierazteko aukera izan dezaten.

e) Beraien sorkuntza eta adierazkortasuna garatzea. Horretarako, soinu
berriak ezagutzeko eta esploratzeko espazioa eskaintzen zaie, beraien
proposamenek jarduera musikaletan lekua izan dezatela sustatuz.
f) Hartu-eman sozialak sustatzea, hizkuntza musikala kideekin komunikatzeko
eta hartu-emanak izateko tresna bezala erabiliz.

2. JARDUERAK:
– Eskema erritmiko txikien imitazioa egitea oinarri sonoro batekin batera, perkusio
txikiko tresnak, gorputza eta ahotsa erabiliz.
– Erritmo-jolasak.
– Gelan landuko ditugun tresnen soinua eta soinu-ezaugarriak hautematea: orkestrako
musika tresnak; soinudun ipuinen bitartez, paisaia sonoro ezberdinek osatzen dituzten
soinu ezberdinak; “orkestra zuzendaria” bezalako jolasak; entzunaldiak; “animalien
inauteria”;…
– Musika tresnen eta elementu ezberdinen bitartez (eguneroko objektuekin sortutako
musika tresnak) sortzen diren inprobizazio musikalak.

3.METODOLOGIA: Talde-musika
3 eta 6 urte arteko haurren taldea izanik, musika jarduerak jolas giro batean garatzen
dira. Haurren beharrizan biologikoen, psikologikoen, afektuzkoen, adimenezkoen eta
sozialen arretari garrantzia ematen zaio. Hortaz, perkusioaz eta erritmoaz gain,
mugimenduaren bitartez egiten den gorputz adierazpena presente egongo da.

4. BALIABIDEAK:
Perkusio txikiko tresnekin (kutxa txinatarra, panderoak, triangeluak, klabeak…); soinu
aukerak esploratuz; eguneroko gauzekin sortzen ditugun musika tresnekin; gorputza
musika tresna bezala erabiliz; soinu adierazpenekin; eta ahotsarekin egingo dugu lan.
Era berean, abestiekin, musika entzunaldiekin, soinudun ipuinekin, musikogramekin,
gure soinu-sorkuntzen grabazioekin eta musika-jolasaren parte den edozerrekin egingo
dugu lan.

patatitoextraescolares@gmail.com

tlfno. 679 664 693

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s