Imagen

Marrazketa eta eskulanak

extraescolares-creativas-bizkaiaCastellano

 Hutsetik, konposatzen, bozetoak egiten, bukatutako marrazkiak egiten, margozten… ikasten dugu. Haurrekin marrazki errazekin hasten gara, eta pausoz-pauso laguntzen diegu. Pixkanaka-pixkanaka irudimenean duten guztia paperean irudikatzeko konfidantza eta erraztasuna hartzen hasten dira.

IKASTAROAREN HELBURUAK:

 – Haurrak teknika sortzaileen eta artistikoen ezagutzaz hornitzea,  nahi dutena marrazteko gai izan daitezen.

– Arkatza, tenperak, zurezko margoak, argizariak eta collagea menderatzeko aurrerapen esanguratsua.

– Autokonfidantza eta sormena lortzeko prozesuan laguntzea.

 

IKASTAROAREN METODOLOGIA:

  • Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da. Horrela, haurrak ikaskuntzarekin modu emozional batean konektatuko dira.
  • Material artistiko anitzekin (tenperak, pintzelak, modelatzeko masa, koloretako paperak, oihalak, artileak, zurezko margoak, argazkiak, material birziklatuak, etabar) lan egiten dugu. Hauek nola erabiltzen diren erakusten diegu, horrela, haurrek teknikarik gustukoenak aukeratu ditzakete.

ZER EZ DA MARRAZKETA IKASTAROA:

Ez da margotzeko klase bat bakarrik, espazio honetan kalkatu gabe marrazten ikasten dugu.

 

ZER DA MARRAZKETA IKASTAROA:

Margotzen eta marrazten ikasteko espazio bat da. Begiralea haur bakoitzaren zerbitzura dago. Eta oso dibertigarria da!

 

ZER EGINGO DA SAIO BAKOITZEAN:

 1.- Haur bakoitzak, artista bezala duen erraztasun eta garapenaren arabera, gustuko duen marrazkia aukeratzen du.

2.- Arkatzez egindako bozetoa. Arkatza, sakatu gabe erabiltzen ikasten dugu. Era berean, errakuntzei eta akatsei esker aurrera egiten dugula ikasten dugu.

3.- Margotzen eta marrazten dugu.

 

GURASOAK:

Gurasoek dauzkaten proposamen edo zalantzak irakaslearekin hitz egingo dituzte guztiok aberastu gaitezen eta egunero hobetzen joan gaitezen.

 

ERABILIKO DITUGUN MATERIALAK:

Tenperak; pintzelak; lodiera eta kolore ezberdinetako paperak; artileak; argazkiak; lekeda; guraizeak; kartulinak; argizarizko margoak; zurezko margoak; margo akrilikoak; …

 

(Material guztia, mihiseak izan ezik,  prezioaren barnean dago)

  Sormenezko eskolaz kanpoko jarduerak

Mugikorra:  679 664 693.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s