Imagen

Diberzientzia

Diverciencia_web.logo

Fisika, Kimika, Matematika, Meteorologia, Geologia, Ingeniaritza…
Zientziak, inguratzen gaituen unibertsoa ulertzen laguntzen die haurrei. Umeek inguratzen dituen mundua ezagutzen eta aztertzen dutenean, natura ulertzen eta baloratzen ikasten dute, izaki bizidunen eta inguruaren artean dagoen elkarrekiko menpekotasuna ulertuz.

 

−Zientziarekiko interesa piztea era ludiko batean.
−Metodo zientifikoaren ulermena garatzea, egunerokotasunean erabili ahal izateko.
−Sormena, jakinmina eta espiritu kritikoa garatzea.

IKASTAROAREN METODOLOGIA:
−Haurrek aztertu, behatu, alderatu, kontzeptuak lotu, galderak egin, horiek erantzun, eta galdera berriak egin ditzaten aurrerabideak ematen dizkiegu.
−Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da haurrak ikaskuntzarekin era emozional batean lotu daitezen.ZER EZ DA DIBERZIENTZIA IKASTAROA:
−Ez da ikastetxeko etxerako lanekin laguntzen duen klase partikular bat.
ZER DA DIBERZIENTZIA IKASTAROA:
−Esperimentazioaren bitartez zientziarekin topo egingo dugun elkargune bat da.
SAIO BAKOITZEAN EGINGO DUGUNA:

  1.  Esperimentu bat proposatuko dugu, eta taldeari galdetuko diogu ea zer uste duten gertatuko dela (hipotesien planteamendua)
  2.  Esperimentua prestatzen dugu eta emaitzak modu ezberdinetan frogatzen ditugu hainbat alditan.
  3.  Emaitzak hipotesiekin alderatzen ditugu. Ondoren, berresten direnak eta berresten ez direnak aztertzen ditugu. Haur bakoitzaren bizi esperientzian oinarrituta antzekotasunak bilatzen ditugu.
  4. Amaieran, egun horretan ikasi dugunari buruz hitz egiten dugu.

GURASOAK:
Gurasoek dauzkaten proposamen edo zalantzak irakaslearekin hitz egingo dituzte guztiok aberastu gaitezen eta egunero hobetzen joan gaitezen.

ERABILIKO DITUGUN MATERIAL MOTAK:

−Birziklatutako materialak (botilak, kutxak, kartoiak tapoiak,…)−Naturako materialak birziklatuta (hostoak, lurra, pinaburuak,…)−Elikagaiak (irina, ozpina, espagetiak,…)
−Produktu kimiko arruntak eta seguruak ( xaboia, alkohola,…)

 

– Sakelakoa: 679 664 693 (whatsapp ere) –

e-posta: patatitoextraescolares@gmail.com – Facebook.com/revistapatatito

Un comentario sobre “Diberzientzia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s